2026

Durangaldeko Koparen II. Edizioa

Kopa honen barnean Mallabia, Berriz, Zaldibar, Garai, Mañaria, Atxondo, Zornotza eta Elorrioko herrietan antolatzen diren mendi lasterketak aurkitzen dira.

Durangaldeko Kopa

Koparen aurkezpena

Aurtengoa Durangaldeko Kopako bigarren edizioa izango da. Kopa honen barnean Mallabia, Berriz, Zaldibar, Garai, Mañaria, Atxondo, Zornotza eta Elorrioko herrietan antolatzen diren mendi lasterketak aurkitzen dira.

Aurtengo nobedadea bi kopa izango ditugula da. Aurreko urteko lasterketek kopa nagusia osatuko dute, DURANGALDEKO MARI KOPA. Aurten aldiz, lasterketa motzagoz ere kopa bat osatuko da, DURANGALDEKO SUGAAR KOPA.

Lasterketak

8 lasterketa. kopa bat.

MAIATZAK

23

2026 · 05 · 23

Mallabia

7 Pago Mendi Lasterketa

Mallabiko 7Pago elkarteak antolatuta, III. 7 Pago mendi lasterketa Maiatzaren 23an izango da. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Mallabi herriko plazan izango dira, ibilbide nagusia Oiz puntatik igaroko delarik.

Hauek dira kopako lasterketen ezaugarriak:

25 km 16 km
1400m+ 750m+
200 korrikalari 200 korrikalari

EKAINAK

20

2026 · 06 · 20

Berriz

Amaraune Mendi Lasterketa

Berrizko Amaraune Mendi Kirol Elkarteak antolatuta, V. Amaraune Mendi Lasterketa ekainaren 20an izango da. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Berrizeko Elizondo Plazan izango da eta Oiz mendira igoko dute korrikalariek.

Hauek dira kopako lasterketen ezaugarriak:

21,5 km 10 km
1150m+ 500m+
150 korrikalari 150 korrikalari

Uztailak

11

2026 · 07 · 11

Zaldibar

Zaldu Trail lasterketa

Zaldibarko Zaldua Mendi Taldeak antolatuta, IV. Zaldu Trail Lasterketa uztailaren 11an izango da. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Zaldibarko plazan izango da eta Santamariñazar mendia igoko dute korrikalariek.

Hauek dira kopako lasterketen ezaugarriak:

20 km 14 km
1200m+ 730m+
200 korrikalari 200 korrikalari

Uztailak

18

2026 · 07 · 18

Garai

Asto Trail Mendi Lasterketa

Garaiko Triatloi Taldeak antolatuta, VI. Asto Trail uztailaren 18an izango da. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Garaiko plazan izango da eta Oiz mendira igoko dute korrikalariek ibilbide luzean.

Hauek dira kopako lasterketen ezaugarriak:

26 km 16,5 km
1300m+ 700m+
175 korrikalari 175 korrikalari

Irailak

19

2026 · 09 · 19

Mañaria

Mañaritik Atxetara

Mañariko Kafraga Elkarteak antolatuta, III. Mañaritik Atxetara mendi lasterketa Irailak 19an izango da. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Mañariko plazan izango da eta Urkiolako parke naturalean zehar ibiliko dira korrikalariak.

Hauek dira kopako lasterketen ezaugarriak:

22,4 km 13,5 km
2000m+ 1100m+
300 korrikalari 200 korrikalari

Urriak

4

2026 · 10 · 04

Atxondo

Sorginen Lasterketa

Atxondoko Sorginen Lasterketa Kultur Elkarteak eta Durango Kirol Taldeak antolatuta, XIX. Sorginen Lasterketa urriaren 4an izango da. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Axpeko plazan izango da eta Urkiolako parke naturalaren barnean ibiliko dira korrikalariak, ibilbide luzea Anboto tontorretik pasako delarik.

Hauek dira kopako lasterketen ezaugarriak:

21 km 11,7 km
1750m+ 890m+
350 korrikalari 150 korrikalari

Urriak

17

2026 · 10 · 17

Zornotza

Aramotz Mendi Lasterketa

Zornotza Mendi Taldeak antolatuta, XIV. Aramotz Mendi Lasterketa urriaren 17an izango da. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Zornotzako plazan izango da eta Urkiolako parke naturalaren barnean dagoen Aramotz mendilerroan ibiliko dira korrikalariak.

Hauek dira kopako lasterketen ezaugarriak:

22 km 12 km
1300m+ 650m+
300 korrikalari 200 korrikalari

URRIAK

24

2026 · 10 · 24

Elorrio

Aldapegora Mendi Trail

Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak antolatuta, IV. Aldapegora Lasterketa urriaren 24an izango da. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Elorrioko plazan izango da eta Udalaitz tontorretik igaroko dira ibilbide luzeko korrikalariak.

Hauek dira kopako lasterketen ezaugarriak:

26 km 15 km
1700m+ 850m+
200 korrikalari 250 korrikalari

Kontaktua

Jarri harremanetan koparen antolakuntzarekin

Behar duzunerako gaude hemen

2 + 13 =